XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai nahasi haietan, eta arrazoi politikoak zirela bide, talde batzuen boikota jasan behar izan bazuten ere, inork gutxik lortu du gure Herrian hainbeste jenderen adostasuna:

Oso entzulego zabala dugu dio Natxo de Felipek bi motatakoa batez ere. Bata ikusten dena eta bestea sekulan ikusten ez dena. Kantaldizaleak normalean gazteak dira. Beraz, gure entzulegoa 15 urtetik 25-30 urte bitarteko jendea da. Badira 40-50 urteko jarraitzaileak ere.

Edonola ere, Euskal Herritik kanpora irten den talde bakarra izan gabe ere, gure mugetatik harantz, agian ezagunenetarikoa dela esan dezakegu.

1977an hasi ziren Espainian kontzertuak ematen eta urte berean SER-FM irrati kateak Urteko Talde Nabarmen izendatu zuen.

Geroago ere Europan zehar ibili dira behin eta berriz Suitzan, Belgikan, Alemanian (Alemanian euskaraz diskoa bertan argitaratuz), Frantzian,...

Arrakastarekin batera hizkuntzarekiko errespetua nabaritu dute irtenaldi hauetan:

Europako esperientziari ekin genion. Hizkuntza ez zuten ezagutzen, baina inork ez zigun galdetzen ea zergatik egiten genuen euskaraz. Madrilen eta Zaragozan, berriz, bai. Alemanian, Frantzian edo Suitzan ez digute horrelakorik esan.

Hala ere, sekula ez zaie burutik pasatu ere egin erdaraz kantatzea:

Seguraski negozio hobea da erdaraz kantatzea, baina askoz ere pozgarriago euskaraz aritzea. Euskal Herrian gauzak erraztu egiten dira euskaraz kantaturik. Konplizitate puntua nabarmena da. Baita erdaldunentzat ere.

Oskorriren estiloa definitzeko, musika kritiko batek folk industriala hitza asmatu zuen 40 arren, folk deritzon estiloaren barnean sartuko bagenu, ez genuke bete-betean asmatuko.

Izan ere, eurek diotenez:

Gu beti saiatu gara kanpoko eskoletatik ikasten. Hau da, gure belarriak beste musika estiloak aditzeko beti erne egon dira: Jazz, Pop, Folk nahiz Rock-ak beti izan du gure estimazioa. Guk guzti horrekin koktel bat egin dugu, oinarrian euskal tradizioa jarri dugularik. Guk uste dugu herri batek folklorea bizirik baldin badu, gaurkotzen jakin duelako izan dela. Gu horretan saiatzen gara.

Folk taldetzat jota ere, ezin uka daiteke euskal kantagintzan ezarri duten berrikuntza.

Horretarako, musika tresna desberdinen arteko lotura ederrak lortu dituzte: baxu edo gitarra elektriko edo akustikoei alboka, gaitak, trikitia edo xirula erantsi dizkiete, eta, etengabeko bilatze eta ikertze horren eraginez, atzerriko zenbait perkusio tresna ere bai.

Oskorri zuzeneko taldea da eta kantaldietan ematen ditu bere onenak.

Beren musikari freskutasuna dario eta beren abesti esanguratsu eta konprometituek jendearekiko, entzulegoarekiko atxikimendua lortu izan dute.

Kantatzerakoan zirrararik, aparteko inpresiorik sentituko ez bagenu, kitto. Baina oraindik badugu zer esanik. Ez zaigu ilusiorik falta. Gainera jendearekin harreman oso onak dauzkagu. Entzulegoa esker onekoa da, nahiz eta gure formula oso orijinala ez izan. Dirudienez, Euskal Herrian bai.

Tradizioaren jarraitzaile eta gaurkotzaile gara:

Natxo de Feliperi HABE 161. alean egindako elkarrizketatik aukeraturiko adierazpenak.